jueves, 26 de noviembre de 2009

FUTBOLA!

Hirugarren argitalpen honetan, Gallego Gorria Ikastetxean futbolari buruz egiten dena komentatuko dizuegu:



Futbolean aritzeko, badute ikastolan bertan areto futboleko zelai bat non entrenamendu gehienak egiten dituzte. Gehienak esan dugu zeren batzutan, euri asko egiten duenean, gimnasioan egiten dute entrenamendua. Beraz, futbolean aritzeko horiek dira dituzten instalakuntzak.

Taldeei buruz esatea, aurten bakarrik talde bat atera dela, 3. eta 4.mailakoek osatzen dutena alegia. Benjamin kategorian aritzen dira eta orain dela bi aste hasi zuten partiduak jolasten.

Iaz zeuden beste talde guztiak desagertu egin dira talde bat osatzeko jendea falta zelako. Hau ez da inoiz gertatu, zeren aurreko urteetan behintzat hiru talde egoten ziren.

Aipatutako taldea, jokatu dituen bi partiduak berdindu ditu eta hurrengo larunbatean goizeko hamarretan jokatuko du Gallego Gorria ikastetxean.

Talde hau, mutil gazte batek entrenatzen du eta astelehenetan zein asteazkeenetan dituzte entrenamenduak arratsaldeko 16:45etik , 17:45 etara. Bertan, futbolaz gosatzeaz gain, saiatzen dira harreman onak izaten eta entrenamenduak ahalik eta dibertigarrienak egiten guztien mesederako.

Beraz ikastetxean aurten topatu diren egoera honekin berriro ez gertatzeko, futbolari bultzada bat ematen hasi dira eta hurrengo urterako talde gehiago ateratzeko helburua daukate.

martes, 24 de noviembre de 2009

EKINTZEN ORDUTEGIAK



Bigarren argitalpen honekin astelehenetik ostiralera haurrek dituzten eskolaz kanpoko ekintza guztien ordutegia eskuragarri izango duzue.

Goizeko klaseak 12:30-etan bukatzen dituztean, batzuk eskolaz kanpoko ekintzetan aritzen dira ordu betez, jatera joan baino lehen, hau da, 12:30-etatik 13:30-etara. Beste batzuk ordea, jan eta gero egiten dituzte ekintzak, 14:00-etatik 15:00-etara. Goizeko ordutegi honetan eskaintzen dizkiguten ekintzak honako hauek dira: karate, euskal tailerrak, multi ingelesa, euskal dantzak eta marrazketa.

Arratsaldeko klaseak bukatutakoan 16:30-etan beste ekintza batzuk burutzen dituzte haurrek. 16:45-etatik 17:45-etara. Arratsaldeko ordutegi honetan eskaintzen diren ekintzak honako hauek dira: gimnasia erritmikoa, futbitoa, informatika, irristaketa eta musika.

Aurreko ekintza guztiak lehen hezkuntzakoentzat eta 5 urtekoentzat eskaintzen dira. Baina txikientzako badago 14:00-etatik 15:00-etara psikomotrizitate deritzon eskolaz kanpoko ekintza bat.

Ekintza hauek eskolako instalakuntzetan egiten dira eta eta eskolako materiala eta baliabideak erabiltzen dira. Gimnasioa eta liburutegia dira gehien erabiltzen diren lekuak. Horrez gain patioa ere erabiltzen da futbito edo irristaketa egiterako orduan. Hona hemen gimnasioko argazki bat.


Eskolako web orrialdean ikus dezakezue hobeto zein den ordutegia eta zientzuk diren eskaintzen diren ekintzak.

BLOG-aren AURKEZPENA




KAIXO GUZTIOI:

Eskolako blog berri honen bitartez haurren eskolaz kanpoko ekintzei buruzko informazioa eskaini nahi dizuegu. Horrela haurrek zein gurasoek, beren semeek burutzen dituzten ekintzen berri izango duzue eskuragarri era erraz batean.

Hau egiteko hainbat argazki eta bideo egin ditugu eta hurrengo ekarpen batzuetan ikusi ahal izango dituzue. Horrekin batera, ekintzen ordutegiak eta instalakuntzak zeintzuk diren jakinaraziko dizkizuegu ekarpenetan.

Hurrengo ekarpenetan ikusi ahal izango dituzuen bideo zein argazkietarako, eskolaz kanpoko ekintzetan lan egiten duten zenbait monitoreen laguntzarekin egin ditugu inolako arazorik gabe.
Blogan aipatutako informazioa ere beraiei esker jarri izan dugu zeren behin baino gehiagotan joan gara institutura informazio bila eta oso jarrera baikorrarekin hartu gaituzte beti.