jueves, 26 de noviembre de 2009

FUTBOLA!

Hirugarren argitalpen honetan, Gallego Gorria Ikastetxean futbolari buruz egiten dena komentatuko dizuegu:



Futbolean aritzeko, badute ikastolan bertan areto futboleko zelai bat non entrenamendu gehienak egiten dituzte. Gehienak esan dugu zeren batzutan, euri asko egiten duenean, gimnasioan egiten dute entrenamendua. Beraz, futbolean aritzeko horiek dira dituzten instalakuntzak.

Taldeei buruz esatea, aurten bakarrik talde bat atera dela, 3. eta 4.mailakoek osatzen dutena alegia. Benjamin kategorian aritzen dira eta orain dela bi aste hasi zuten partiduak jolasten.

Iaz zeuden beste talde guztiak desagertu egin dira talde bat osatzeko jendea falta zelako. Hau ez da inoiz gertatu, zeren aurreko urteetan behintzat hiru talde egoten ziren.

Aipatutako taldea, jokatu dituen bi partiduak berdindu ditu eta hurrengo larunbatean goizeko hamarretan jokatuko du Gallego Gorria ikastetxean.

Talde hau, mutil gazte batek entrenatzen du eta astelehenetan zein asteazkeenetan dituzte entrenamenduak arratsaldeko 16:45etik , 17:45 etara. Bertan, futbolaz gosatzeaz gain, saiatzen dira harreman onak izaten eta entrenamenduak ahalik eta dibertigarrienak egiten guztien mesederako.

Beraz ikastetxean aurten topatu diren egoera honekin berriro ez gertatzeko, futbolari bultzada bat ematen hasi dira eta hurrengo urterako talde gehiago ateratzeko helburua daukate.

No hay comentarios:

Publicar un comentario