martes, 15 de diciembre de 2009
INFORMATIKA
Guztiok dakigunez, eskolaz kanpoko ekintzak bakarrik kirolak ez direnez, Gallego Gorria institutua informatikako klaseak ere ematen ditu ohiko klaseaz gain.
Horretarako orain dela urte batzuk institutuko arduradunek informatika gela bat egitea erabaki zuten beharrezkoa den materialarekin.
Informatiko klaseak astean hiru egunetan ematen dute: astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, egun guztietan arratsaldez.
Eskolaz kanpoko ekintza horretara bakarrik nagusiak joan ahal dira, beraiei begira dagoelako eginda zeren informatikako informazio basikoena ikasteko kapazak direla pentsatzen dutelako.
Beraz, institutuko gazteenak mementuz ezin dute parte hartu ekintza honetan zeren institutuan ez dute ikusten premia hori eta saiatzen dira hirugarren mailakoei aurrera kontzeptu basikoenak azaltzen eta argitzen.
Informatika, institutuko irakasle batek ematen du eta bere klaseetan zenbait gauza egiten dituzte, esaterako, ordenagailuko jolasetara jolastu, word eta halako programa sinpleak erabiltzen ikasten, ikasgai nagusiak birpasatzeko erabiltzen dute programa eta joko batzuen bidez ( kalkuluak, animaliak, gizakia, aditzak, hiztegia...)
Informatikako eskolaz kanpoko ekintza honekin lortu nahi dutena hurrengoa da beraz: ikasleak ohitu behar direla zenbait lan ordenagailuz egitera, bertan informazioa bilatzeko aukera dutela jakitea, bertan ikasgaiak birpasatzeko programa batzuk dituztela, etabar.
Horrez gain, noizean behin irakasleak usten die youtubeko bideo batzuk ikusten, hori bai, berak esandakoak normalean.
MUSIKA
Gallego Gorria Institutuan, musika emateko aukera ere eskaintzen da eta goiko argazkian ikusten den gela horretan ematen da.
Musikako klaseak bakarrik egun batean dira, ostiraletan hain zuzen ere, arratsaldeko 16:45-etik 17 45-etara.
Gela horretan, piano batzuk daude( bertan ikusten direnak adibidez) eta armairu batean musikako beste zenabit instrumentu daude gordeta, esate baterako, txirulak, kutxa txinak, hirukiak, marakak edo horrelakoak.
Musikako klaseetan normalean instrumentu horiek jotzen saiatzen dira.
Lehenengo eta behin irakasleak azalpen bat egiten du eta adibidea jartzen du eta ondoren,
ikasleek saiatu behar dira egindakoa imitatzen.
Horrekin batera, irakasleak instrumentuak jotzen dituen bitartean, ikasleak zenbait jolasetara jolasten dute, eta musika gelditzean adibidez, guztiak dauden bezala gelditu behar dira.
Instrumentuak jotzeaz aparte, abesti ezberdinak ere jartzen ditu irakasleak eta ikasleak zein motakoa den esan ostean, abesten dituzte denon artean.
Bukatzeko, klase batzutan solfeoa egiten dute argazkian ikusten den diagrama hori erabiliz.
EUSKAL TAILERRAK!
MULTI INGELESA
Beraz, txikiei lasaiago hitz egiten die eta ulertzen ez dutena euskaraz esaten die, eta txikiekin jolas gehiago egiten ditu.
ZELAN DOA FUTBITOKO TALDEA?
MARRAZKETA
KARATEKO IRTEERA
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK
ZER EGITEN DUGU KARATEN?
A taldean lehen hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailako haurrak daude, nagusiak, aurreko urteetan karate egindakoak. Hauek karatearen historia eta horren inguruko teoria pixka bat jakin arren katak eta giltzak egiten ikasten hasi dira.
B taldean 5 urtekoak eta lehen hezkuntzako 1. mailakoak daude eta hauek nagusiek ez bezala oinarrizko teknikak egiten baino ez dira hasi, baina bai hasi direla karatearen historia eta teoria ikasten eta adibidez badakite Japonieraz 10 arte kontatzen edo gorputzeko atalak Japoneraz esaten. Hona hemen talde honi grabatutako bideo txiki bat.
C taldean aldiz maila guztietako haurrak daude nahasturik, hauek hasi berriak dira eta txikiek bezala oinarrizko teknikak eta teoria pixka bat ikasten dute.
Momentuz hau izan da dena karate ekintzaren inguruan, aurrerantzean informazio eta argitalpen gehiago ikusi ahal izango dituzue.
jueves, 26 de noviembre de 2009
FUTBOLA!
Futbolean aritzeko, badute ikastolan bertan areto futboleko zelai bat non entrenamendu gehienak egiten dituzte. Gehienak esan dugu zeren batzutan, euri asko egiten duenean, gimnasioan egiten dute entrenamendua. Beraz, futbolean aritzeko horiek dira dituzten instalakuntzak.
Taldeei buruz esatea, aurten bakarrik talde bat atera dela, 3. eta 4.mailakoek osatzen dutena alegia. Benjamin kategorian aritzen dira eta orain dela bi aste hasi zuten partiduak jolasten.
Iaz zeuden beste talde guztiak desagertu egin dira talde bat osatzeko jendea falta zelako. Hau ez da inoiz gertatu, zeren aurreko urteetan behintzat hiru talde egoten ziren.
Aipatutako taldea, jokatu dituen bi partiduak berdindu ditu eta hurrengo larunbatean goizeko hamarretan jokatuko du Gallego Gorria ikastetxean.
Talde hau, mutil gazte batek entrenatzen du eta astelehenetan zein asteazkeenetan dituzte entrenamenduak arratsaldeko 16:45etik , 17:45 etara. Bertan, futbolaz gosatzeaz gain, saiatzen dira harreman onak izaten eta entrenamenduak ahalik eta dibertigarrienak egiten guztien mesederako.
Beraz ikastetxean aurten topatu diren egoera honekin berriro ez gertatzeko, futbolari bultzada bat ematen hasi dira eta hurrengo urterako talde gehiago ateratzeko helburua daukate.
martes, 24 de noviembre de 2009
EKINTZEN ORDUTEGIAK
Goizeko klaseak 12:30-etan bukatzen dituztean, batzuk eskolaz kanpoko ekintzetan aritzen dira ordu betez, jatera joan baino lehen, hau da, 12:30-etatik 13:30-etara. Beste batzuk ordea, jan eta gero egiten dituzte ekintzak, 14:00-etatik 15:00-etara. Goizeko ordutegi honetan eskaintzen dizkiguten ekintzak honako hauek dira: karate, euskal tailerrak, multi ingelesa, euskal dantzak eta marrazketa.
Arratsaldeko klaseak bukatutakoan 16:30-etan beste ekintza batzuk burutzen dituzte haurrek. 16:45-etatik 17:45-etara. Arratsaldeko ordutegi honetan eskaintzen diren ekintzak honako hauek dira: gimnasia erritmikoa, futbitoa, informatika, irristaketa eta musika.
Aurreko ekintza guztiak lehen hezkuntzakoentzat eta 5 urtekoentzat eskaintzen dira. Baina txikientzako badago 14:00-etatik 15:00-etara psikomotrizitate deritzon eskolaz kanpoko ekintza bat.
Ekintza hauek eskolako instalakuntzetan egiten dira eta eta eskolako materiala eta baliabideak erabiltzen dira. Gimnasioa eta liburutegia dira gehien erabiltzen diren lekuak. Horrez gain patioa ere erabiltzen da futbito edo irristaketa egiterako orduan. Hona hemen gimnasioko argazki bat.Eskolako web orrialdean ikus dezakezue hobeto zein den ordutegia eta zientzuk diren eskaintzen diren ekintzak.
BLOG-aren AURKEZPENA
Eskolako blog berri honen bitartez haurren eskolaz kanpoko ekintzei buruzko informazioa eskaini nahi dizuegu. Horrela haurrek zein gurasoek, beren semeek burutzen dituzten ekintzen berri izango duzue eskuragarri era erraz batean.
Hau egiteko hainbat argazki eta bideo egin ditugu eta hurrengo ekarpen batzuetan ikusi ahal izango dituzue. Horrekin batera, ekintzen ordutegiak eta instalakuntzak zeintzuk diren jakinaraziko dizkizuegu ekarpenetan.
Hurrengo ekarpenetan ikusi ahal izango dituzuen bideo zein argazkietarako, eskolaz kanpoko ekintzetan lan egiten duten zenbait monitoreen laguntzarekin egin ditugu inolako arazorik gabe.