martes, 24 de noviembre de 2009

EKINTZEN ORDUTEGIAK



Bigarren argitalpen honekin astelehenetik ostiralera haurrek dituzten eskolaz kanpoko ekintza guztien ordutegia eskuragarri izango duzue.

Goizeko klaseak 12:30-etan bukatzen dituztean, batzuk eskolaz kanpoko ekintzetan aritzen dira ordu betez, jatera joan baino lehen, hau da, 12:30-etatik 13:30-etara. Beste batzuk ordea, jan eta gero egiten dituzte ekintzak, 14:00-etatik 15:00-etara. Goizeko ordutegi honetan eskaintzen dizkiguten ekintzak honako hauek dira: karate, euskal tailerrak, multi ingelesa, euskal dantzak eta marrazketa.

Arratsaldeko klaseak bukatutakoan 16:30-etan beste ekintza batzuk burutzen dituzte haurrek. 16:45-etatik 17:45-etara. Arratsaldeko ordutegi honetan eskaintzen diren ekintzak honako hauek dira: gimnasia erritmikoa, futbitoa, informatika, irristaketa eta musika.

Aurreko ekintza guztiak lehen hezkuntzakoentzat eta 5 urtekoentzat eskaintzen dira. Baina txikientzako badago 14:00-etatik 15:00-etara psikomotrizitate deritzon eskolaz kanpoko ekintza bat.

Ekintza hauek eskolako instalakuntzetan egiten dira eta eta eskolako materiala eta baliabideak erabiltzen dira. Gimnasioa eta liburutegia dira gehien erabiltzen diren lekuak. Horrez gain patioa ere erabiltzen da futbito edo irristaketa egiterako orduan. Hona hemen gimnasioko argazki bat.


Eskolako web orrialdean ikus dezakezue hobeto zein den ordutegia eta zientzuk diren eskaintzen diren ekintzak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario