martes, 15 de diciembre de 2009

ZER EGITEN DUGU KARATEN?

Argitalpen honetan karateko ekintzan zer egiten den azalduko dugu. Ordutegia goizekoa da, hau da, 12:30-etatik 13:30-etara astelehen eta azteazkenetan A taldea eta 14:00-etatik 15:00-etara alde batetik astelehen eta azteazkenak B taldea eta beste alde batetik astearte eta ostegunak C taldea. Pedro izeneko pertsona da ekintza honen monitore eta arduraduna, oso pertsona jatorra da beraz informazioren bat nahi baldin baduzue bererengana jo dezakezue. 35 ikasle inguru dira ekintza hau burutzen dutenak.

A taldean lehen hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailako haurrak daude, nagusiak, aurreko urteetan karate egindakoak. Hauek karatearen historia eta horren inguruko teoria pixka bat jakin arren katak eta giltzak egiten ikasten hasi dira.

B taldean 5 urtekoak eta lehen hezkuntzako 1. mailakoak daude eta hauek nagusiek ez bezala oinarrizko teknikak egiten baino ez dira hasi, baina bai hasi direla karatearen historia eta teoria ikasten eta adibidez badakite Japonieraz 10 arte kontatzen edo gorputzeko atalak Japoneraz esaten. Hona hemen talde honi grabatutako bideo txiki bat.





C taldean aldiz maila guztietako haurrak daude nahasturik, hauek hasi berriak dira eta txikiek bezala oinarrizko teknikak eta teoria pixka bat ikasten dute.

Momentuz hau izan da dena karate ekintzaren inguruan, aurrerantzean informazio eta argitalpen gehiago ikusi ahal izango dituzue.

No hay comentarios:

Publicar un comentario