martes, 15 de diciembre de 2009

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK




Betidanik ikastetxe eta institutu gehienetan eskolaz kanpoko ekintzak egon dira neska-mutilek klasera joan ondoren beste ekintza entretenigarriak burutzeko.

Bertan, era lasaiago batean igarotzen dute denbora beraien adinako pertsonekin eta besteekin harremanetan jartzeko aukera paregabea dute.

Normalean, klaseak bukatu ostean egiten dira ikastetxe edo institutuan bertan, baina badaude ekinta batzuk beste toki ezberdinetan egiten direnak, adibidez ingeleseko eskolak, batzutan karatea, edo musikako klaseak.

Eskolaz kanpoko ekintzak egiteko, normalean kuota bat ordaindu behar da zeren monitoreak, irakasleak edo norbait egoten delako horiek zaintzen.

Kasu gehienetan eskolaz kanpoko ekintzetan izaten dituzten esperientziak izugarriak izaten dira beraien lagunekin edo beraien adinekoekin gustuko dutena egiten dutelako.

Ekintza horietan gustura parte-hartzen dute eta klaseko egun gogorraren ondoren, badute denbora beraien burua beste leku batean jartzeko.

Eskolaz kanpoko ekintzen artean, ezagunenak hurrengoak dira: futbola, saskibaloia, ingelesa, musika, karatea, eskubaloia, etabar.

Aipatutakoez gainera, beste talde batzuk ere sortzen dituzte, esaterako, katekesikoak edo skout taldekoak. Azken hauek eskolaz kanpoko ekintza asko burutzen dituzte, neska-mutil talde handiak biltzen dira normalean mendira joateko, kirolak egiteko, lekuak bisitatzeko, etabar.

Laburbilduz, eskolaz kanpoko ekintzetan ikasle gehienak parte-hartzen dutela beraiek disfrutatzen dutelako eta beraien lagunekin ekintza berriak egiten dituztelako.




No hay comentarios:

Publicar un comentario