martes, 15 de diciembre de 2009

ZELAN DOA FUTBITOKO TALDEA?


Futbitoko taldeak benjaminen mailan jokatzen du, hau da, 3 eta 4.mailako haurrek jolasten dute. Federazioan "Grupo 1" bezala agertzen dira begiratu nahi izanez gero.

Aurtengo denboraldia orain dela 5 aste hasi zen eta gure taldeak ezin izan zuen garaipen bat lortu eta berdinketarekin konformatu behar izan ziren. Gaurdaino 4 partidu jolastu dituzte, izan ere orain dela bi aste deskantsatu egin zuten. Lehenengo hiru partiduetan ezin izan zuten garaipenik lortu eta bi berdinketa eta beste bat galdu egin zuten, baina azkenengo partiduan, asteburu honetan jolastu izan dutena hain zuzen garaipen malgua lortu ahal izan zuten Madi taldearen aurka, 5-1 irabazi zuten.
Garaipen honen bitartez taldea taula erdian kokatu da eta hurrengo partidua Coami-ren aurka jokatuko dute larunbatean goizeko 12:30-etan Amor Misericordioso ikastetxean bertan.

Gallego Gorrian jolasten dutenean normalean 11:30-etan jolasten dute beraz anima zaitezte gure taldea animatzera!
Ordutegiak eta sailkapena begiratu nahi baduzue Bizkaiko Futbol Federakuntzaren web orrialdean aurki dezakezue.

No hay comentarios:

Publicar un comentario