martes, 15 de diciembre de 2009

EUSKAL TAILERRAK!



Euskal tailerrak izenak berak dioen moduan euskara bultzatzeko egiten den eskolaz kanpoko ekintza da.

Hasteko ordutegiak eta taldeak zeintzuk diren argituko dugu. Aurten hiru talde atera dira 12:30-etatik 13:30-etara bi talde astelehen eta asteazken, eta astearte eta ostegunetan banandurik. Hirugarren taldea 14:00-etatik 15:00-etara doan ordua hartzen du.
Azken talde hau osatzen dutenak txikienak dira, 3, 4 eta 5 urtekoek osatzen dutena hain zuzen. Beste taldeak zikloka banatzen saiatzen dira, alde batetik astelehen eta asteazkenetan lehen hezkuntzako 4 eta 5. mailakoak eta astearte eta ostegunetan 1. eta 2. mailakoak.

Zer egiten dute tailer edo ekintza honetan? Esan bezala euskara bultzatzeko eta euskara sustatzeko balio duen ekintza da eta horretarako monitoreak fitxaz eta marrazkiz baliatuz ez ezik, jokoak eta jolasak egiten dituzte haurrekin.
Normalean "Pasabidea" deritzoten gelan burutzen dute ekintza hau, baina joko-jolasak egiterako orduan psikomotrizitate gelara edo sotora jaisten dira.

Eskolaz kanpoko ekintza honen bidez beraz haurrek ez dute bakarrik denbora on bat pasako baizik eta denbora hori zerbait ikasteko erabiliko dute modu praktiko eta dibertigarri batean.
Hona hemen haurrek egindako lanen batzuk.












No hay comentarios:

Publicar un comentario