martes, 15 de diciembre de 2009

MULTI INGELESA



Eskolaz kanpoko ekintzen artean, badaude bi hizkuntzen harreman estua dutenak, eta ingelesa lantzen duena hau da.

Jantoki ondoan dagoen etxetxo batean egiten dute, horrela deitzen diote behintzat institutuan. Bertan bi gela handi daude eta ingelesa emateko erabiltzen dute besteak beste.
Klase hauek emateko bi irakasle daude zeren batzuk jan baino lehen egiten dute eta besteek jan ostean.
Jan baino lehen nagusienak egiten dute, hots, laugarren, bosgarren eta seigarren mailakoek eta jan ostean txikienak, lehen, bigarren eta hirugarren mailakoek.
Ingeleseko klaseetan, abestiak jartzen dira eta ikasleak abesten dute, muralak eta marrazkiak egiten dituzte, aste bakoitzean gai bat jartzen dute( aste honetakoa arropak dira eta horren inguruko hiztegia lantzen dute).

Jolas batzuk ere egiten dituzte, adibidez, irakaslea kolore bat esaten du eta kolore horretako objekturen bat ikutu behar dute edo horrelako zerbait.

Nagusiek, gutxi gora-behera irakasleak esaten duen guztia ulertzen dute baina txikiek,ordea,ez.
Beraz, txikiei lasaiago hitz egiten die eta ulertzen ez dutena euskaraz esaten die, eta txikiekin jolas gehiago egiten ditu.
Normalean nagusiei eskatzen die ingelesez hitz egiten saiatzea, edo behintzat dakitena ingelesez egitea, adibidez margozten dutenean, koloreak eta horrelakoak ingelesez eskatzea, gauzak ingelesez eskatzea, zenabit jolas egiten dituztenean, ingelesera moldatzen saiatzen dira, etabar.

No hay comentarios:

Publicar un comentario