martes, 15 de diciembre de 2009

MUSIKA


Gallego Gorria Institutuan, musika emateko aukera ere eskaintzen da eta goiko argazkian ikusten den gela horretan ematen da.

Musikako klaseak bakarrik egun batean dira, ostiraletan hain zuzen ere, arratsaldeko 16:45-etik 17 45-etara.

Gela horretan, piano batzuk daude( bertan ikusten direnak adibidez) eta armairu batean musikako beste zenabit instrumentu daude gordeta, esate baterako, txirulak, kutxa txinak, hirukiak, marakak edo horrelakoak.

Musikako klaseetan normalean instrumentu horiek jotzen saiatzen dira.

Lehenengo eta behin irakasleak azalpen bat egiten du eta adibidea jartzen du eta ondoren,

ikasleek saiatu behar dira egindakoa imitatzen.

Horrekin batera, irakasleak instrumentuak jotzen dituen bitartean, ikasleak zenbait jolasetara jolasten dute, eta musika gelditzean adibidez, guztiak dauden bezala gelditu behar dira.

Instrumentuak jotzeaz aparte, abesti ezberdinak ere jartzen ditu irakasleak eta ikasleak zein motakoa den esan ostean, abesten dituzte denon artean.

Bukatzeko, klase batzutan solfeoa egiten dute argazkian ikusten den diagrama hori erabiliz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario