martes, 15 de diciembre de 2009

KARATEKO IRTEERA


Aipatu genizuen bezala, karaten dauden neska-mutilek erakusketa batean parte hartu zuten Bizkaiko beste gazte askorekin.

Ekitaldia BEC-en egin zen aurreko astean, klase egun batean arratsaldez, eta hartara 700 ikasle inguru joan ziren Bizkaia osotik.

Gallego Gorria Ikastolatik bakarrik nagusienak joan ziren, A taldekoak, zeren Lehen Hezkuntzako nagusientzat zegoen antolatuta. Klasetik irten ostean ikastolako puntu batean batu ziren eta irakaslearekin eta guraso batzuen laguntzaz, metroz abiatu ziren.

Aldagela batzuetan arropaz aldatu ostean, taldeka tatami oso handi batera joan ziren eta antolatzaile batzuk non kokatu behar ziren esan zieten.

Guztiak kokatuta zeudenean irakasle profesional eta ezagun batekin agerraldi oso polita egin zuten denok batera.

Bertan, oinarrizko teknika eta mugimenduak landu zituzten eta arratsalde oso dibertigarria igaro zuten gurasoen eta familiarren aurrean.

Horren ostean, talde osoari argazki batzuk atera zizkioten eta gero taldeka ere argazki batzuk atera zituzten.

Bukatzeko, lunch moduko bat egin zuten antolatzaileak jarritako mahai handi batzuetan eta arropaz aldatu ostean, etorri ziren bezala itzuli ziren haien etxeetara.

Ekitaldia euki zuen arrakastarekin, espero dute halakoren bat urte guztietan zehar errepikatzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario