martes, 15 de diciembre de 2009

MARRAZKETA


Eskolaz kanpoko ekintzen artean marrazketa dago. Beraz, guztiak ez dira kirolak, baizik eta kulturarekin harreman estuagoa duten ekintzak ere burutzen dituzte.

Horretarako, institutura ikastetetxetik kanpotik pertsona bat etortzen da marrazketako klaseak emateko.

Marrazketa egiten dutenen artean, badira ikasleak beste ekintza batzuk ere burutzen dituztenak, esaterako futbola.

Marrazketako klaseak erligio gelan emate dute astelehenetik ostegunera arte arratsaldez.

Klase hauetara, ikasle guztiek "bata" moduko bat eraman behar dute margo ezberdinekin aritzen direlako eta arropa ez zikintzeko.

Segun eta zer marraztu nahi duten, material eta tresna ezberdinak erabiltzen dituzte, baina gerla horretan ia denetarik daukate, esate baterako, arkatzak, borragomak, zorrozkiloak, margoak, rotulkiak, tenperak, pintzelak, etabar.

Astean zehar marrazkiak egiten praktikatzen dute eta noizean behin koadro txikitxo batzuk egiten dituzte eta nahi diotenari oparitzen diote.

Irakasleak koloreak, norabideak, marrak eta horrelakoak nola erabili behar dituzten irakasten die eta beraiek hori kontuan izanda ahalik eta hoberen egiten saiatzen dira.

Esandakoaz aparte, iaz Bilbon egon zen erakusketa batera joan ziren nahi izan zuten guztiak marrazketako irakaslearekin. Erakusketa Bilboko " Jardines de Albia-n" egin zen eta han marrazketa gustuko duten zenbait margolari nahi zituzten koadroak marraztu eta margotu zituzten.


No hay comentarios:

Publicar un comentario